Aho eta Hortzen Higienea zikloko 2. mailako ikasle-talde bat Martuteneko presondegian izan da erronka amaierako proiektua aurkezten. Komunitatearen aho-osasuna sustatzea eta ahoko gaixotasunen prebentzioan laguntzea da higienistek egunerokotasuneko lanean duten funtzio garrantzitsuenetako bat. Hori dela eta, aho-osasun hezkuntza irakasgaian, itu-populazio desberdinei bideratutako programa bat diseinatu eta martxan jarri behar izan dute. Gurutze Gorriarekin dugun kolaborazioari esker, Martuteneko espetxean dauden presoekin aho-osasunaren gaia lantzeko aukera izan dugu dinamika desberdinen bitartez.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




