Korrikaren haritik, martxoaren 13an Amarako aek-ren eskutik “Bizkarsoro” filma ikusi genuen Easo Politeknikoan. Filmea aurkeztera, bertan aktore lanetan aritu den Manex Funch etorri zen, eta filma amaitzean berarekin solasaldi atsegin eta aberatsa izateko aukera paregabea izan genuen. Berak Iparraldean euskarak bizi izan dituen egoerak adierazi zizkigun, bere bizipen eta esperientziak eta nahi genuen orok, guk ere euskararekin izan dugun esperientzia adierazteko parada izan genuen. Eskerrik asko Manexi, Amarako aek-ri eta bertara hurbildu zineten guztioi. Asko ikasi genuen eta gozamena izan zen!
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




