Easo Politeknikoko Osasun Larrialdietako 2. mailako ikasleok, Gipuzkoako Anbulantziek Urnietan duten egoitzara bertaratu gara pasa den azaroaren 7an. Biktima askoko gertakarien inguruko erronka egin ostean, bertako langileekin batera kanpaina-ospitale baten muntai lanak praktikan jartzeko aukera izan dugu. Halakoak egokitzeko eta atontzeko prozesuak ikusi ditugu eta osasun-arreta gune hauen barruan nola antolatzen den ikasi. Gainera, bertan dituzten anbulantzia bereziak erakutsi dizkigute, material berriena aurkeztuz. Aukera bikaina izan da gure ikasleek laster zain izango duten lana gertuagotik ezagutzeko. Mila esker jaso gaituzten langileei!
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




