Laborategi Klinikoko ikasleak 2.mailako Dual orokorra egitera joan dira, eta ziklo bat ixten den bakoitzean beti gertatzen den bezala, denbora horretan bizi izandako guztia gogoratzen aritu gara, a zer nolako aztarna utzi diguten! Oroigarria da, esaterako, odola ematera bultzatzeko egindako kontzientziazio-kanpaina, edota iaz analisi mikrobiologikoen bitartez erronka batean hiltzaile ezkutua harrapatzea lortu zutenekoa! Bihotzez, onena opa dizuegu etapa berri honetan, bikain egingo duzue.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




