Tenerifeko Las Indias ikastetxeko irakasleak gure ikastetxean izan dira Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala mintegiko kideekin batera “Metabertsoan ekiteko gakoak” izeneko tailerrean parte hartzen.
Prestakuntza honen helburua praktika hezitzaileen trukea eta ikasleek diseinatutako negozio-ereduak metabertsora zabaltzea da. Ekintza hau “Ekintzailetza Hub-a: Metabertsoan ekiteko gakoak eta ekonomia birsortzailea sustatzea” proiektuaren barruan kokatzen da, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak finantzatua, Las Indias-ek gidatua eta Easo Politeknikoa eta AdventuEres Alliance SL-ren lankidetzarekin burutua.




