360º Bizitza-Istorioak: Belaunaldien arteko topaketa hezkuntza testuinguruan

Medekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta zikloko 2. mailako  ikasleek “360º Bizitza-Istorioak” proiektuan parte hartu dute.

Ikasturtean zehar, ikasleek elkarrizketak egin dituzte adineko pertsonekin, eta haien bizipenak eta oroitzapenak jaso dituzte.

Lan horren emaitza ikus-entzunezko lan batzuk izan dira, 360º graduko formatuan grabatuta, ikusleari istorio bakoitzaren barruan egoteko aukera emanez, esperientzia hurbilago eta biziagoa eskainiz.

Bideo horiek ikastetxean proiektatu dira, eta parte hartzaileek une hunkigarriak bizi izan dituzte. Aukera paregabea izan da, belaunaldiak konektatzeko eta bizitza-istorioen balioa ikusarazteko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten adineko pertsonei.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: