Kolaborazio-hitzarmena Donostiako Udalarekin: Aho-osasuna

Easo Politeknikoa LHIIk hitzarmena sinatu du Donostiako Udalarekin Abegi Etxea harrera-etxeko erabiltzaileentzat aho-osasunaren prebentzio eta sustapeneko programa bat garatzeko.Hitzarmen honi esker, Aho eta Hortzen Higienea zikloko ikasleek kasu errealekin praktikak egiten jarraitu ahalko dute, Abegi Etxeko erabiltzaileei oinarrizko aho-osasun arreta eskainiz. Izan ere, arreta hori funtsezkoa da pertsonen ongizaterako eta are garrantzitsuagoa bilakatzen da zerbitzu hauen sarbiderako zailtasun handiagoak dituzten kolektiboentzat.Horrela, ikastetxeak duen prestakuntza praktikoaren, arduratsuaren eta zeregin sozialen aldeko konpromisoa indartzen da.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: