Astelehenean, Irailak 15, kurtsoari hasiera emateko Ingurumen hezkuntza eta kontroleko 2. mailako ikasleok Ulia menditik ibilbide bat antolatu diegu 1. mailako ikasleei. Gros auzotik hasita Talaia eta Donejakue bidea jarraitu dugu Pasai San Pedroraino. Bidean, hainbat gai jorratu ditugu, Ulia mendiaren inguruan interesekoak direnak. Hala nola; litologia eta geologia, bertako biodibertsitatea eta habitatak, aldaketa klimatikoaren eraginak eta mendiaren bilakaera historian zehar. Egun bikaina pasa dugu.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




