Aurten ere Donostia Innovation Challenge programan parte hartuko du Easo Politeknikoak

Azken urteetan bezala, aurten ere Donostia Innovation Challenge programan parte hartuko du Easo Politeknikoak. Zehazki Automatizazio eta Robotika Industrialeko eta Diseinu eta Altzari-hornikuntzako goi mailako ikasleek hartuko dute parte. Modu dibertigarri batean, taldean lan egiten, irtenbide berritzaileak ikertzen, proiektuei ekiten eta planteatutako erronkak konpontzen ikasiko dute.

Ikuspegi enpresarial eta tekniko batetik diseinatzen eta kudeatzen ikastea da helburua, teknologia berriak barne hartzen dituzten soluzioetan oinarrituta, aurrekontu bat maneiatzen, bezero baten azalean jarriz, eta, horrez gain, bizitzaren alderdi guztietan umiltasunaren, enpatiaren, kemenaren edo moldagarritasunaren garrantzia barneratuz.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: