Irekita Easoko sukaldaritza-tailerra!

Irailaren 26an, Easo Politeknikoko medekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta zikloko 1.mailako ikasleek sukaldaritza-tailerreko ateak ireki zituzten.

Tailer honetan, ikasleek egoera, kasu eta behar ezberdinetara egokitutako jatorduak prestatuko dituzte. Ikasturte osoan zehar, kultura eta jatorri anitzetako errezeta eta platerak landuko dituzte, betiere ikaskuntza praktikoa eta esperimentazioa oinarri hartuta.

Ikasleak ikasteko eta esperimentatzeko gogoz ari dira lanean. Jarduera honek, sukaldeko ohiturak eta trebetasunak barneratzeaz gain, errespetua, lankidetza eta autonomia lantzeko aukera emango die.

EASOk sukalde tailer honekin ikasleei bizitzarako tresna erabilgarriak eskaintzea du helburu, eguneroko bizitzako erronkei aurre egiteko baliabideak landuz eta aldi berean ikaskuntza esanguratsua sustatuz.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: