Gizarteratzea zikloko 2.mailako ikasleak KERA elkarteak antolatutako “Topaketa pedagogiko eta feministak” jardunaldian izan gara.
KERA, emakumeen ijito elkarte bat da. Gipuzkoan zehar lan egiten dute Ijito Herriaren eta bereziki emakume ijitoen bizi-baldintzak hobetzeko.
Aurtengo topaketa 5.edizioa izan da eta Donostiako Victoria Eugeniako “Sala Club”en ospatu da.
Egitaraua askotarikoa izan da.
Hasiera, Kera elkarteko kideek eman zuten, Giza Eskubidetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusia den Ion Gambrarekin batera; ondoren Sefora Vargasek “Emakume ijitoen historia, parte hartzea eta aktibismoa”ri buruzko hitzaldia eman zuen, eta bukatzeko Matxalen Aznar, Lorena Jimenez eta Natalia Jimenezek mahai-inguru bat antolatu zuten beraien ibilbidea, aktibismoaren ikuspegitik,kontatuz.
Esperientzia hau gure ikaskuntza prozesurako oso baliagarria izango da.
Eskerrak eman nahi dizkiogu parte hartu duten profesional guztiei eta batez ere Kera elkarteko kide diren Ane Toledo eta Palmira Duali.




