Inspirazioz beteta igaro genuen eguna Inspira Bizitzak ekitaldian! Laborategi Klinikoko eta Anatomia Patologikoko 2. mailako eta Zelula-Kultiboen espezializazio ikastaroko ikasleek aukera izan zuten STEAM arloko profesionalak ezagutzeko, beraien esperientziak entzuteko eta etorkizuneko bideak esploratzeko. Hitzaldiak eta standak oso interesgarriak izan ziren, eta ikasleek motibazio berriarekin itzuli ziren, etorkizun profesionala eraikitzeko gogoz.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




