1EI2B, 1EI2U, 2AR3 eta 2SEA3 taldeetako ikasleek Mutrikura bisita egin dute, bertako olatu planta ezagutzeko helburuarekin. Bisitan zehar, instalazioak ikuskatu dituzte, olatuen indarrez elektrizitatea nola sortzen den ikusteko aukerarekin. Halaber, itsasoko beste energia-iturri batzuei buruzko azalpen interesgarriak jaso dituzte. Jardunaldi aberasgarria izan da ikasleentzat, energia berriztagarrien garrantziaz eta itsasoko potentzialaz hobeto jabetzeko.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




