Elikagaiak Merkaturatzea zikloa Gipuzkoako Ganberan

Elikagaiak Merkaturatzea zikloko 2.mailako ikasleekin urriaren 9an Gipuzkoako Ganberak urtero antolatzen duen Enplegu Ferian izan ginen. Bertako arduradunak, Iraia Urrutikoetxeak, Ganbera zer den azaldu zigun eta azokan zeuden 22 enpresen postuak ikusi genituen, lan elkarrizketak egiten ari ziren bitartean. Gipuzkoako Ganbera irabazi asmorik gabeko erakundea da, Gipuzkoako ehun ekonomikoaren garapena sustatzeko lan egiten duena, eta industriaren, merkataritzaren, nabigazioaren eta zerbitzuen interes orokorrak ordezkatzen, sustatzen eta defendatzen dituena.

Azaroaren 25ean haiek etorri dira Easo Politeknikora, gelan ikasleei Gipuzkoako Ganberak eskaintzen dituzten aukerak aurkeztera, formakuntzak eta doako hizkuntza klaseak. Aberasgarriak izan dira bi bisitak, mila esker!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: