Ikasturte honetan ilusio handiz erronka berria diseinatu dugu.2. mailako erdi mailako ikasleek Dobot robotaren programazio erabiliz beraiek sorturiko ibilbide bat egin behar izan dute.Erronka honetan talde bakoitzak diseinaturiko zirkuitua fabrikatu behar zuten eta Dobot robotak zirkuituko ibilbidea gauzatu behar zuen sortutako pin bat bera ere bota gabe.Alde batetik ikasleen sortzeko gaitasunak ikusi ahal izan ditugu eta bestetik robotaren oinarrizko programazioan aritu gera. Lan txukuna egin dute eta hurrengo urterako hobekuntza proposamenak ere baditugu.2. erronkari ekin diogu orain ponpa hidraulikoak, laster izango duzue honen berri ere, laister arte!
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




