Azaroaren 28an, Laborategi Klinikoko 1. mailako ikasleek Fentaniloaren inguruko topaketa batean parte hartu zuten EHUko Erizaintza fakultatean. Bertan, Felix Zubia (Donostia Ospitaleko ZIUko burua) eta Josean Fernandez (Aergiko presidentea) izan ziren hizlari, gaiaren bi ikuspuntu osagarri eta sakon eskainiz. Topaketa hau Bioteknologia Medikoko departamentuak parte hartzen duen Fentaniloari buruzko hezkuntza berrikuntzako proiektuaren barruan kokatuta dago.
Hitzaldiak benetan interesgarriak eta, batez ere, hunkigarriak suertatu ziren bertaratutakoentzat. Esperientzia oso aberasgarria izan da errealitate hau gertutik ezagutzeko eta ikasgelatik kanpo ere ikasten jarraitzeko.




