Duela egun batzuk, Gizarteratzea zikloko 1. mailako ikasleek, Aita Menni ospitalera egin genuen bisita, Arrasatera. Bisitari hasiera emateko, zentroak buru osasunaren eta kalte zerebralaren alorrean egiten duen puntako lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen bertako langile batzuen eskutik.Instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen eta tailer okupazional ezberdinak bisitatzeaz gain, erabiltzaileekin ere hitz egiteko aukera izan genuen. Bisita taldeko argazki polit honekin amaitutzat eman genuen.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




