HOMELAB II: Berrikuntza eta zentzumenen estimulazioa adineko pertsonen ongizaterako proiektua aurkezten dizuegu!
Zorroaga Fundazioarekin batera, mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloko bigarren mailako ikasleak, dementzia aurreratuaren erronkari aurre egingo diete zentzumen estimulazioa eta giza harremanen bidez, pertsona hauek ingurunearekiko duten interakzioa indartzeko eta ongitzate pertsonala bultzatzeko.
Musika, usaiak, ehundurak, argiak eta giza kontaktua bezalako esperientzien bidez, konexio emozionala, lasaitasuna eta segurtasun-sentsazioa ahalbidetzen dira, baita hitzezko komunikazioa mugatua duten pertsonengan ere. Beraz, jakin badakigu, oroimena eta hizkuntza kaltetuta egon arren, zentzumenek aukera paregabea eskeintzen dutela plazera lortzeko, antsietatea murrizteko eta ingurunearekiko eta besteekiko loturari eusteko.




