Zurgintza ziklokoek egindako stand-a

Elikagaiak Merkaturatzea zikloa eta Diseinua eta Altzari Hornikuntza Goi Mailako zikloko ikasle eta irakasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute batera egindako proiektu amankomun bati esker. Elkarlan honen emaitza egurrezko stand bat izan da, prestatutako eta merkaturatutako janariak saltzeko pentsatua.

Proiektuak ikaskuntza praktikoa eta errealera hurbiltzea izan du helburu: alde batetik, zurgintzako ikasleek diseinuari, materialen aukeraketari eta muntaketari heldu diote; bestetik, gure zikloko ikasleek standaren erabilera komertziala, aurkezpena eta salmenta-ikuspegia landu dute. Benetako lan ingurune baterako, elkarren beharrak kontuan hartuta aritu dira.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Diseinua eta Altzari Hornikuntza zikloko ikasleei, egindako lan bikainagatik, eta baita proiektuan aritu diren irakasleei ere, euren inplikazio, gidaritza eta prestutasunagatik.

Orain, stand-ari etekina ateratzeko garaia da: salmentak, azokak eta ekimen berriak etorriko dira!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: