Diseinu eta Altzarigintzako lehen mailako ikasle talde batek hiru asteko praktikaldia egin du DOLAREAK euroeskualdeko proiektuaren barruan.
Proiektuan, Easo Politeknikoak, Astigarragako Udalak, Peio Martikorena Fundazioak, Fédération Compagnonnique des Métiers du Bâtiment eta CF Donibane zentroak elkarlanean dihardute, hiru dolare historiko berreskuratzeko eta haien muntaketa-prozesua gida digital batean jasotzeko helburuarekin.
Ekimen hau industria kultural eta sortzaileen esparruan kokatzen da, eta ekonomia zirkularra zein digitalizazioa ditu ardatz.
Hiru asteko egonaldian zehar, ikasleek ondare-elementuen berreskurapenarekin eta muntaketa-prozesuarekin lotutako lan teknikoetan parte hartu dute, benetako lan-ingurune batean gaitasun profesionalak garatuz eta lankidetza-ikuspegia sendotuz.
Esperientzia honek balio erantsia ematen dio ikasleen prestakuntzari, ikaskuntza praktikoa, ondarearen balioa eta lurralde arteko elkarlana uztartzen baititu.




