Ikasturtero bezala, Easo Politeknikoan osasun mentalaren astea antolatu dute Gizarteratzea zikloko 1. mailako ikasleek, martxoaren 9-tik martxoaren 16-ra. Egun guzti hauetan zehar, hainbat tailer bideratu dituzte osasun mentalaren eta emozioen kudeaketaren inguruan, prebentzio tresnak landuz eta estigmak apurtzeko asmoz.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztiei, ekintza hau aurrera eramatea errazteagatik.




