Aste honetan Antigua-Luberri BHIko 2.Batxilergoko Biologiako ikasle taldeak Bioteknologia departamentua bisitatu du STEAM saio batean. Luberriko ikasleak, Anatomia Patologikoko 1. mailako taldearen eskutik, PCR teknikaren inguruan aritu dira. Teknika horren aplikazio praktikoa eta gaixotasun desberdinen diagnosian duen garrantzia ezagutu dute. Horrez gain, anatomiako laborategian biopsiak eta zitologiak nola prozesatu eta aztertu ikasi dute.
Halako STEAM ekimenek Lanbide Heziketa batxillergoko ikasleei hurbiltzeaz gain, bokazio zientifikoak ere sustatzen dituzte.




