Ekintzailetasuna lantzeko aukera izan dugu gaurkoan Easo Politeknikoan.
Goizez Mater proiektuari buruzko hitzaldian parte hartu dugu eta arratsaldean Basajaun elkartearen berri izateko aukera izan da.
Mater proiektuak 20 urtetik gorako esperientzia du itsas ingurumen hezkuntzan proiektu berritzaileak sortzen. Itsas kultura, bioaniztasun, klima aldaketa, ohitura jasangarri edo itsas hondakinen gaineko gaiei buruzko proiektu aitzindariek entitate eta errealitate ezberdinetara egokitzea ahalbidetzen digute.
Basajaun elkarteak sukalde komunitarioak sustatzen ditu Donostian. Sukalde komunitarioek gutxiegi erabiltzen diren elikagaien kozinatze kolektiborako egokiak diren espazioak baliatzen dituzte elikagaiak kozinatu eta ontziratzeko, bazkideek ondoren jaso ahal izan ditzaten. Sukaldaritza komunitarioaren helburu nagusia da komunitateen kontsumo-ereduetan eragitea, eta sukalde-sare bat sortzea, lehen deskribatutako operatibaren bidez honako helburu sozial hauek eraldatuz.




