Erizaintza zaintza departamentuak ikasturte honetan, Inmaculada Tolosa eta CEINPRO ikastetxeekin batera, hezkuntza-berrikuntzako proiektu bat gauzatu du, ‘Hospital Virtual 360’ izenekoa, ikasgelan 3D betaurrekoekin erabiltzeko aplikazio bat garatzeko aukera eman duena.Tresna horri esker, gure ikasleek 3 ospitale-eremu desberdinetan (esterilizazioa, kirofanoa eta bizkortze unitatea) murgiltzeko aukera izango dute eta zerbitzu bakoitza barrutik nolakoa den ikusi.Proiektu hau ikastetxeak hezkuntzan berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren alde egin dugun apustuaren adibide bat da. Horrelako tresnekin gure ikasleek beren trebetasunak eta ezagutzak modu eraginkorragoan garatu ahal izatea espero dugu.
Easo Politeknikoko irakasleak Otaloran, kooperatibismoa bertatik bertara ezagutzen
Easo Politeknikoko irakasle talde batek bisita egin zuen ostiralean Otalora zentrora, MONDRAGON Korporazioaren garapen…




