Easo Politeknikoko Gizarte Zerbitzuen ataletik, Terres de l’Ebre-n antolatu den Snoezelen nazioarteko prestakuntza formakuntza batean parte hartzeko aukera izan dugu.
Snoezelen ikuspegia metodologia berritzailea da, zentzumenen bidezko estimulazioa erabiltzen duena pertsonen ongizatea, komunikazioa eta inklusioa bultzatzeko, batez ere aniztassun funtzionala, mendekotasun egoeran, Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat. Pertsonon ongizatea eta norberaren bizi-kalitatea hobetzea du helburu nagusia.
Esperientzia honek aukera ematen digu gure eguneroko lanean tresna eta estrategia berriak txertatzeko, eta horrela institututik eskaintzen dugun arreta eta laguntza aberasteko.
Eskerrak eman nahi ditugu profesional gisa hazten jarraitzeko eta ikasitakoa gure hezkuntza-komunitate osoarekin partekatzeko aukera izateagatik.




