Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloko 2. mailako ikasleek bisita egin dute Etxetek zentrora, mendekotasunerako laguntza teknikoetan espezializatua.
Egun horretan zehar, aukera izan zuten autonomia, mugikortasuna eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ongizatea errazten dituzten baliabide eta gailu desberdinak ezagutzeko, baita laguntza teknikoen arloko azken berrikuntzak ere.
Esperientzia oso aberasgarria izan zen, ikasleei aukera eman baitzien errealitate profesionalera hurbiltzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko tresna horiek duten garrantzia hobeto ulertzeko.
Easo Politeknikotik eskerrak eman nahi dizkiogu Etxetek Donostia-ko lan taldeari, eginiko harreragatik eta hain ingurune praktiko eta espezializatuan ikasteko aukera emateagatik.




