Zurgintza arloko ikasle talde batek parte hartu du DOLAREAK euroeskualdeko proiektuaren lehen lan egunean.
Proiektuan, Easo Politeknikoak, Astigarragako Udalak, Peio Martikorena Fundazioak, Fédération Compagnonnique des Métiers du Bâtiment eta CF Donibane zentroak elkarlanean dihardute, hiru dolare historiko berreskuratzeko eta haien muntaketa-prozesua gida digital batean jasotzeko helburuarekin.
Ekimen hau industria kultural eta sortzaileen esparruan kokatzen da, eta ekonomia zirkularra zein digitalizazioa ditu ardatz.




