Aurtengo Amara Berri Egunean, Elikagaien Merkaturatzea, Mekanika eta Arreta zikloek ikasketa-zerbitzu erronka burutu dute. Oraingoan, pintxoak eta kutixiak, 3D inprimagailuak eta beso robotikoak, adimen artifizialak eta errealitate birtualak Easo Politeknikoako erakusleihoa osatu dute, Easo Politeknikoa auzora zabalduz. Amara Berri Eguna auzoko gizarte eragileen artean antolatutako ekimena da, Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak bultzatutako ‘Auzo Mahaiak’ dinamikaren ondorioz sortua. Topaketa horren bidez, auzoko elkarteen arteko harremana sustatzeaz gain, haien lana herritarren aurrean ikusaraztea bilatzen da.Amara Berri Egunaren helburuak dira, batetik, auzoko zenbait elkartek auzotarrei euren ohiko jardunaren inguruko informazioa ematea, eta bestetik, elkarren arteko ezagutza eta lankidetza lantzeko aukerak sortzea. Aurten, Amara Berri Eguna zaintzaren gaian oinarritu da. Izan ere, Auzo Elkartearen bultzadaz, Auzoan zaintzaren kultura sustatzen ahalegintzen ari dira, eta hori dela eta, parte hartzen duten elkarte guztiek zaintzaren inguruko testu bat izenpetu dute.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




