Elikagaiak Merkaturatzea Amara Berri Eguna ospatzen

Urriaren 25ean, larunbata, Amara Berri Eguna ospatu genuen eta Elikagaiak Merkaturatzea zikloa bertan egon zen, pintxo ezberdinak banatzen: txorizo egosia, bakailu eta porru kroketak, irasagarra eta gazta pintxoa eta krema eta nata mokadutxoa. Amara Berri ikastetxeko patioan izan genuen gure postua, Ferrerias plazan, 10:30-14:30 bitarte.Amara Berri Eguna auzoko gizarte eragileen artean antolatutako ekimena da, Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak bultzatutako ‘Auzo Mahaiak’ dinamikaren ondorioz sortua. Topaketa horren bidez, auzoko elkarteen arteko harremana sustatzeaz gain, haien lana herritarren aurrean ikusaraztea bilatzen da.Amara Berri Egunaren helburuak dira, batetik, auzoko zenbait elkartek auzotarrei euren ohiko jardunaren inguruko informazioa ematea, eta bestetik, elkarren arteko ezagutza eta lankidetza lantzeko aukerak sortzea. Aurten, Amara Berri Eguna zaintzaren gaian oinarritu da. Izan ere, Auzo Elkartearen bultzadaz, Auzoan zaintzaren kultura sustatzen ahalegintzen ari dira, eta hori dela eta, parte hartzen duten elkarte guztiek zaintzaren inguruko testu bat izenpetu dute.Elikagaiak Merkaturatzea zikloko 2.mailako ikasleak eta irakaslegoa ederki antolatu da eta harro erakutsi dugu gure lana, zorionak denoi!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: