Poke Bowl orekatuak kirolarientzat eta 0KM

Aurreko ikasturtean Elikagaien Merkaturatzeko zikloa eta Gizarte eta Kirol Animazioko zikloa elkarrekin proiektu amankomun bat sortzea adostu genuen. Proiektu honen helburu nagusia  POKE BOWL osasuntsuak sortzea zen, kirolarien behar nutrizionalei erreparatuz.

Beraz, aurten, Kiroletako hainbat ikasleen behar nutrizionalak aztertu ditugu (Intza del Teso txirrindularia, Pablo Campoo futbolaria eta Peru Gorostiza eskalatzailea) eta beraien behar nutrizionalak kontuan hartuz, Elikagaien Merkaturatzeko ikasleek hainbat POKE BOWL sortu dituzte.

Horretaz gain, bertako produktuak eta 0KM sustatzeko, Elikagaien Merkaturatzeko ikasleek beste POKE jasangarriago bat sortu zuten Euskal produktuez osatua.

Azaroaren 21ean POKE BOWL hauek aurkeztu zizkiguten eta dastatzeko aukera izan genuen. Hona hemen egun horretako argazki batzuk. ON EGIN!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: