Máximo Goikoetxea – Lotzen Saria irabazi dute Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloko ikasleek

EASO Politeknikoko Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arretako 2. mailako ikasleek VI. Máximo Goikoetxea – Lotzen Saria irabazi dute. Jardunaldia 2025eko abenduaren 12an ospatu zen Donostiako Aquarium-ean eta online. AUBIXA Fundazioak antolatu zuen, Tknika eta Eusko Jaurlaritza parte hartzaile izan zirela.Sariak balioan jarri du ikasleek egin duten lana, bereziki teknologia zaintza arloan modu etiko, pertsonan oinarritua eta belaunaldien arteko elkarlanari lotua. Jardunaldian zaintza-ereduen etorkizuna, berrikuntza teknologikoa eta gizarte zaintzaileago baten eraikuntza izan ziren ardatz.

EASO Politeknikok poz handiz zoriontzen ditu saritutako ikasleak.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: