Osasun Larrialdietako 2. mailako ikasleek hezkuntza-esperientzia paregabea izan zuten joan den astean.
Alde batetik Osakidetzako helikopteroa bisitatzeko aukera izan zuten. Osakidetzako profesionalek lehen eskutik azaldu zieten nola prestatzen den helikopteroa abisu bakoitzerako, zein den erabiltzen den material sanitario espezializatua (bizkortze-ekipoak, monitorizazio-sistemak, etab.), eta nola eragiten duen denbora-faktoreak pazienteen pronostikoan. Ikasleek aukera izan zuten profesional horiei galderak zuzenean egiteko
Beste aldetik, Txurdinagak Koordinazio Zentroa bisitatu zuten. Zentro honetan, larrialdi-deien kudeaketa, baliabideen mobilizazioa eta krisi egoeren koordinazioa nola egiten den ikusi ahal izan zuten zuzenean.
Zentroko arduradunek azpimarratu zuten larrialdietako operadoreen lana ez dela soilik logistikoa, baita komunikazio-trebetasun kritikoak ere eskatzen dituela, estres egoeran dagoen jendea gidatzeko eta informazio zehatza lortzeko.
Esperientzia honek ikasleen prestakuntza teorikoa aberastu ez ezik, osasun larrialdietako teknikarien funtsezko papera eta koordinazio-lanaren balioa berretsi dute.
Eskerrik asko antolatzaileei eta parte-hartzaileei!




