TKGUNE PROIEKTUAK

Badira hiru urte Easo Politeknikoan Tkgune proiektuaren parte izatearen aldeko apustua egin genuela. Proiektu honen barruan, berrikuntza aplikatuko proiektuak garatzen ditugu enpresekin, irakasleen eguneratze zientifiko-teknologikoaren beharrei erantzunez, eta berrikuntza sustatuz, bai enpresa txiki eta ertainetan, bai LHko zentroetan. Pixkanaka, gurekin lan egiten duten enpresen kopurua hazten ari da, eta aukera aprobetxatu nahi dugu gure ikastetxean eta gure irakasleengan jarritako konfiantza eskertzeko.

Hona hemen joan den 2025ean fabrikazio mekanikoaren eta automatizazio industrialaren arloetan egin ditugun proiektuen adibide batzuk:

  • Piezen programazio prozesuaren optimizazioa (Talleres Elkar)

  • Henley elektrometro baten garapena (Antxon Anta)

  • Homopolar motore baten garapena (Antxon Anta)

  • Transfer textilerako eskuzko prentsa baten buruaren garapena

  • Prototipoak mekanizatzeko fresagailu baten itxitura garatzea (Donostia International Physics Center)

  • Ebaporadore baten prototipoaren automatizazioa (Donostia International Physics Center)

Proiektu hauei eta Tkgune ekimenari buruzko informazio gehiago ezagutzeko, gonbidatzen zaituztegu gure webguneko Tkgune atala bisitatzera. Eta proiektu bat buruan baduzue eta lagungarri izan gaitezkeela uste baduzue, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

 

Honekin lotutako beste albiste batzuk: