Azken bi ostiraletan, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko 2. mailako ikasleek hamaiketakoa prestatu dute ikastetxeko ikasle eta irakasleontzat: bokatak (patata tortila, hirugihar gazta), bizkotxoak, fruta edalontziak… eta giro ona osagai nagusi gisa.
Azken hamaiketakoa, gainera, Ostiral Mehearekin batera iritsi zen.
Eguraldiak Inauterietan lagundu ez badigu ere, guk ez dugu aitzakiarik behar izan: musika, mozorroak eta dantza izan dira goizari kolorea emateko modua.
Orain bai, praktiketara joan aurretik azken txanpa gelditzen zaigu, beraz… jarrai dezagun dantzan!




