Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko 1. mailako ikasleok hitzaldi-tailer berezi batean parte hartzeko aukera izan berri dugu. Jarduera hau Hezkuntza Calcuta Ondoan erakundearen bitartez antolatu da, La Morera eta Mujeres Activando fundazio Argentinarrekin.
Astebetez, Donostia inguruan hainbat hitzaldi eta tailer eskaini dituzte, eta Easo Politeknikoan edukitzeko aukera izan ditugu. Ekimenaren helburua feminismoa, artea eta komunitate-sarea uztartuz gizarte-eraldaketari buruzko hausnarketa sustatzea izan da, gazteen parte-hartzea eta pentsamendu kritikoa indartuz.
Hitzaldia Matías Jaimovichen eskutik jaso dugu, eta oso interesgarria eta aberasgarria izan da. Bere ekarpenek genero-ikuspegia, gizarte-justizia eta hezkuntza eraldatzailearen garrantzia azpimarratu dituzte, parte-hartzaileon artean eztabaida eta gogoeta sustatuz.
Bestalde, “La Jeka” izenez ezagutzen den artistak rap feminista oinarri duen tailer dinamiko eta dibertigarria eskaini digu. Sormenaren, musikaren eta idazketaren bidez, genero-berdintasunaren inguruko mezuak lantzeko eta ahalduntzea sustatzeko aukera izan dugu. Tailerra parte-hartzailea eta motibatzailea izan da, eta giro seguruan ideiak partekatzeko espazioa sortu du.
Esperientzia honek aukera eman digu artea eta hezkuntza tresna eraldatzaile gisa ulertzeko, eta feminismoaren eta komunitate-lanaren balioa gertutik ezagutzeko. Zalantzarik gabe, oso aberasgarria izan da denontzat.




