| Aho eta Hortzen Higieneko ikasleak Mendaron izan dira Createch Medical enpresa bisitatzen. Inplanteen gaineko protesietarako egitura pertsonalizatuen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako enpresa da Createch Medical. Bisitan zehar, gertutik ezagutu ahal izan genuen Smile in a box proiektua, zeina plangintza digitalean eta kirurgia gidatuan oinarritutako proiektu berritzailea den. Horrela, tratamendu inplantologikoak aurreikusteko eta modu eraginkorrean aurrera eramateko aukera dute hortz-klinikek.
Esperientzia aberasgarri honi esker, klinikan egiten diren tratamendu askoren atzean dauden teknologia eta prozesuetara hurbildu ziren ikasleak. Gainera, lotura berriak ezartzeko eta hezkuntzaren eta sektore profesionalaren arteko harremana indartzen jarraitzeko balio izan digu. |
Tolosako Topic museora bisita
Haur hezkuntzako goi mailako zikloan ostiral berezia izan dugu apirilaren 17an. Tolosako Topic museoa…




