SENDA Proiektua (Dantza sentituz), hezkuntza-berrikuntzara eta kultura inklusiboaren sustapenera bideratutako ekimena da, arte-adierazpena eta teknologia uztartuz.
Proiektu honetan Gizarte Arretako Erreferentziazko Zentro Nazionala CIFP Son Llebreko eta Easo Politeknikoko Robotika Industriala eta Gizarte Zerbitzuen mintegiek parte hartzen dute. Horrez gain, Apropa Cultura Mallorca eta Baal dantza konpainiaren kolaborazioa du.
Proiektuaren helburu nagusia, ikusmen aniztasun funtzioanla duten pertsonei gorputz-adierazpenera eta mugimendura sarbidea erraztea da, sentsore haptikoen bidez dantza modu berritzaile eta inklusiboan esperimentatzeko aukera eskainiz.
SENDAk teknologia, artea eta gizarte-konpromisoa uztartzen dituen topagunea sortzen du, ikaskuntza eta kultura-parte-hartze modu berriak sustatuz.




