Aurreko astean, Easo Politeknikoko erizaintzako ikasleek ingurumenaren aldeko sentsibilizazio jarduera batean parte hartu zuten Zurriolako hondartzan, Surfrider GKEko boluntarioekin batera. Ordubete eskasean, hondarrean botatako zigarrokinak bildu eta zenbatu zituzten, hondakin horiek sortzen duten kutsaduraz kontzientziatzeko helburuarekin. Jarduera giro ezin hobean garatu zen, eta ikasleek ingurunea zaintzearen garrantziaz hausnartzeko aukera izan zuten. Ikasteaz gain, goiz bikaina pasa genuen itsasoaren ondoan!
Gipuzkoako Ingurumen Gunera bisita Zubietan
Ekainaren 1ean, Erizaintzako Zaintza 1. mailako ikasleek Gipuzkoako Ingurumen Gunea (Zubieta) bisitatu zuten, jasangarritasuna…




