Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala saileko kideok EKINN Summit 2026 ekitaldian parte hartzen ari gara. Donostian ospatzen den ekitaldi honek laugarren edizioa du aurten, ekainaren 17tik 19ra bitartean, eta Donostiako Sustapenak antolatzen du.
Topaketa honek startupak, ekintzaileak, enpresak, inbertitzaileak, erakundeak eta ekosistemako eragileak biltzen ditu, lankidetza-aukerak sustatzeko eta talentuaren, ezagutzaren, merkatuaren eta inbertsioaren arteko loturak indartzeko. Hiru egunetan zehar tailer praktikoak, mahai-inguruak, networking saioak, B2B topaketak eta startupen hazkundea bultzatzeko jarduerak egingo dira.
Gainera, nazioarteko startupen parte-hartzeak Donostiaren eta beste berrikuntza eta ekintzailetza ekosistemen arteko harremanak sendotzen lagunduko du. Guretzat, jardunaldi hauetan parte hartzea aukera bikaina da joera berriak ezagutzeko, harreman profesionalak zabaltzeko eta enplegagarritasunarekin, ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako aukerak hurbiletik ezagutzeko.




