MAITASUNAREN JOLASA: maitatzeko modu anitzak ezagutzen

Easo Politeknikoko Gizarteratzea 2. mailako ikasleak MAITASUNAREN JOLASA ekintzan parte hartzen ari dira, Sorginlore Gizarte Elkartearen eta Ikertze Kultur Elkartearen eskutik.

Proiektuaren helburua maitasunaren inguruko ikuspegi eta bizipen anitzak ezagutzea eta balioan jartzea da, eredu erromantiko hegemonikoetatik harago. Horretarako, gazteek maitasunari buruz dituzten pertzepzio eta esperientziak modu kritikoan aztertuko dituzte.

Jolasa modu kolektiboan eraikitzen ari dira, beste bi ikastetxetako gazteekin batera. Kolektiboaren indarra, plazera, norberaren maitasuna eta EZaren kudeaketa izango dira landuko diren ardatzetako batzuk, aniztasuna, askatasuna, mugak eta komunikazio feminista zeharka txertatuz.

Behin jolasa sortuta, ikasleek beren proposamenak ikastetxeko beste talde batzuekin partekatuko dituzte, baita Intxaurrondon egingo den DSS Jardunaldian ere.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: