| Aho eta Hortzen Higieneko bigarren mailako ikasleak lehenengo erronkan murgilduta daude. Kontserbatzailea irakasgaiaren barruan, periodontziaren gaia lantzen ari dira. Euren ezagutzak zabaltzeko, aurten ere Aitziber Fernandez periodontistaren bisita jaso dute.
Saioan zehar, Aitziberrek kirurgia periodontalaren inguruko hitzaldia eskaini zien ikasleei. Hainbat kasu kliniko aurkeztu zituen eta kirurgia mota bakoitzean erabiltzen den instrumentalaren inguruko azalpenak ere eman zizkien. Horrez gain, materiala gertutik ezagutzeko eta azaldutako prozedurekin lotzeko aukera izan zuten. Horrelako jarduerek ikasgelan ikasitakoa errealitate klinikoarekin lotzeko aukera ematen dute eta etorkizuneko higienisten prestakuntza praktikoa eta eguneratua aberasten dute. Eskerrik asko Aitziber gurekin beti hain eskuzabala izateagatik! |
Igeriketa hastapeneko saioak Anoetako igerilekuan
Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza zikloko 1. mailako ikasleak igeriketa hastapeneko saioak gidatzen…




