| Aurreko astean, hortz-klinika batean gerta daitezkeen larrialdi egoera desberdinak modu praktikoan lantzeko aukera izan zuten bigarren mailako ikasleek. Horretarako, osasun-larrialdietako zikloko ikasleen laguntza izan zuten.
Tailer praktiko baten bidez, hainbat egoera irudikatu zituzten eta horien aurrean nola jokatu eta nola erantzun landu zuten, etorkizuneko higienisten prestakuntzarako funtsezko ezagutzak partekatuz. Ekimen honen bidez, bi zikloen arteko elkarlana sustatzen jarraitu dugu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz. Gainera, ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko eta etorkizuneko lanbide-jardunerako prestatzeko aukera eskaintzen diete ikasleei. |
Finlandiatik bisita mendi gidaritzako ikasleei
Finlandiako 5 ikasle eta irakasle bat heldu ziren igandean Donostiara eta aste bete egongo…




