Lanbide Arriskuen Prebentzioa zikloko 2. mailako ikasleek Ordiziako Sueskolan suak itzaltzeko oinarrizko ikastaroa burutu dute, su baten aurrean lehenengo esku-hartzea aurrera eramaten ikasteko.
Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da, benetako suaren aurrean su-itzalgailuekin eta mangerekin praktikak egin baitituzte eta kearen eta beroaren aurrean nola jokatu ikasi baitute.




