Urtarrilaren 30 eta 31ean, balioak 4.0 ekimenaren baitan, solidaritatea sustatuz, odol emaileak etorri ziren Easo Politeknikora. Oraingo honetan, 30ean lehen aldiz, arratsaldez ere odola emateko aukera izan zen. Odol emaileetatik jakinarazi digute oso emaitza onak izan zirela: 116 pertsona gerturatu ziren odola ematera, 83k eman ahal izan zuten, eta 42 pertsonek lehen aldiz eman zuten odola. Zorionak eta eskerrik asko guztioi zuen parte hartzeagatik. Jarrai dezagula keinu txikiekin solidaritatea sustatzen.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




