Gizarteratzea zikloko 2. mailako ikasleak Berritzegunea bisitatu dute, ikastetxeei berrikuntza eta aholkularitza ematen dieten zerbitzura. Bertako aholkularien eskutik, hezkuntza laguntza premia espezifikoak dituzten ikasleentzako laguntza nola prestatzen eta gauzatzen den aztertu ahal izan dute. Kontuan izanda Gizarteratze Teknikariek hezitzaile gisa lan egin dezaketela, saio aberasgarria izan da, bereziki etorkizunean euren burua arlo honetan ikusten dutenentzat.
Easo Politeknikoko irakasleak Otaloran, kooperatibismoa bertatik bertara ezagutzen
Easo Politeknikoko irakasle talde batek bisita egin zuen ostiralean Otalora zentrora, MONDRAGON Korporazioaren garapen…




