Hortz Higienea zikloko ikasleek Oral-B enpresak emandako hitzaldi informatibo batean parte hartzeko aukera izan dute. Saioan, eskuila elektrikoen teknologian azken aurrerapenak aurkeztu ziren, iO serie berritzailea nabarmenduz. Eskuila elektrikoen belaunaldi berri honek teknologia magnetikoa eta mikrobibrazioak erabiltzen ditu garbiketa sakonago eta eraginkorragoa eskaintzeko, aldi berean hortzoiak zainduz. Esperientzia hezigarri eta aberasgarria izan zen bertaratu ginen guztiontzat!
Easo Politeknikoko irakasleak Otaloran, kooperatibismoa bertatik bertara ezagutzen
Easo Politeknikoko irakasle talde batek bisita egin zuen ostiralean Otalora zentrora, MONDRAGON Korporazioaren garapen…




