Apirilaren 25ean Erizaintza zaintza osagarriak ziklokoa ikasten ari garen eskaintza partzialeko taldeak, “Diabetea dut, iktusa sufritzeko arriskua handiagoa da?” Matia Fundazioa eta ATECE erakundearekin batera, aurrera eraman dugun erronkaren aurkezpena izan genuen Matian bertan. Erronka, diabetea eta iktusaren arteko erlazioa aztertuz, Matiako webean, “iktusa ezagutu” eremuan zintzilikatzeko materiala sortu eta osatzea izan da. Erronka oso aberatsa, iktusa pairatu dutenen eskutik asko ikasteko aukera izan dugu. Eskerrikasko Matia eta Atece!
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




