Otsailaren 7an, Gipuzkoa Ekin jardunaldien laugarren saioa ospatu zen Donostiako Kursaal jauregian. Aho eta Hortzen Higienea zikloko 1. mailako ikasle-talde batek aukera izan zuen bertara joan eta antolatutako ekintza desberdinetan parte hartzeko. Aipatutako saioa, gehikuntzako fabrikazioan eta ekintzailetzan oinarritu zen. Horrela, bertan barneratutako ideiak hortz-klinika batean nola aplika daitezkeen lantzen egon dira gure ikasleak.
Easo Politeknikoko irakasleak Otaloran, kooperatibismoa bertatik bertara ezagutzen
Easo Politeknikoko irakasle talde batek bisita egin zuen ostiralean Otalora zentrora, MONDRAGON Korporazioaren garapen…




