Hirugarren urtez, elikadura osasuntsua gaia lantzen ari garenaren harira, Ordiziako D-Elikatuz zentrora eta asteazkenetako azokara irteera egin dugu gure ikasleekin. D-Elikatuz gastronomia eta interpretazio zentroan ekintza didaktiko ezberdinak landu ditugu. Hortaz aparte, azokara bisita egin eta hurrengo egunerako otordua erosteko aukera izan dugu. Goiz polita pasa dugu!!
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




