Urtarrilaren 16an Fabrikazio mekanikako diseinua zikloko 1DM3 eta 2DM3ko ikasleek Bost Machine Tools Company enpresa bisitatu zuten. BOST MACHINE TOOLS COMPANY Asteasun dagoen enpresa da, eta zerbitzu integrala eskaintzen die bezeroei, diseinutik hasi eta makina-erreminta astun eta ultra astunak fabrikatu eta instalatzeraino. Enpresa honen produktu nagusia tornu bertikalak dira, bezeroaren beharretara egokitzeko eta pertsonalizatzeko duten gaitasun handiari esker, neurrira fabrikatzen dituztenak. Enpresatik jasotako tratua eta azalpenak oso onak izan ziren, eta bertako instalazioetara egindako bisita oso interesgarria izan zen. Eskerrik asko guztiagatik!
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




